Beste kirolak
Atletismoa
Letsenbet Gideyek 10.000 metroko probaren marka ondu du
EITB MEDIA
29:01.03ko denbora egin du eta munduko lehen emakumea da 5.000ko eta 10.000ko marka onenak dituena.
-
Letsenbet Gidey
Letsenbet Gidey Etiopiako atletak marka berri bat ezarri du 10.000 metroko proban, bi egun lehenago Herbeheretako Sifan Hassanek lortutako denbora hautsiz.
Hassanek, Hengelon (Herbereheak) jokatutako lasterketan, 29:06.82-ko denbora egin zuen eta Gideyk, 5.000 metroko egungo errekordunak, 29:01.03ko marka ikusgarria ezarri zuen 48 ordu geroago non eta pista berean; bigarren sailkatua minutura heldu zen (Tsigie Gebreselama, 30:06.01).
World Athleticsek baieztatu duen bezala 23 urteko afrikarrak 72 itzulietako azken buelta ia minutuan egin zuen. Munduko lehen emakumea da 5.000ko eta 10.000ko markak izaten.