Itxi

Beste kirolak

Surfa

Nadia Erostarbek aurrera egin du bigarren aukerako fasean

EITB Media

Andy Criere El Salvadorreko Munduko txapelketatik kanpo geratu da; Aritz Aranburu laugarren kanporaketarako sailkatuta dago.

1:32
Nadia Erostarbe

Astearte arratsaldeko atseden tartearen ostean, atzo arratsaldean lehiaketan berriro murgiltzeko txanda izan dute gure surflariek El Salvadorreko Munduko Txapelketan. Denbora izan dute hausnartzeko eta baita lehiari geratzen zaiona prestatzeko ere. Euskal kirolarien egoerak ezberdinak dira Munduko Txapelketa honetan.
 
Euren artean ondoen kokatuta dago, zalantzarik gabe, Aritz Aranburu. Laugarren kanporaketarako sailkatuta da zarauztarra, Munduko txapelketako 16 surflari onenen artean. Horrek esan nahi du beste txanda bat gaindituz gero, Tokiorako txartela gero eta hurbilago izango lukeela Basque Teameko surflari beteranoak.
 
Bidea berriz askoz luzeago eta korapilatsuagoa dute Nadia Erostarbek, Ariane Ochoak, Leticia Canalesek eta Andy Crierrek.
 
Criere eta Erostarbe bigarren aukerako txapelketaren bigarren kanporaketan lehiatu dira, errepeska delakoan. Bide berdinetik ariko dira Ochoa eta Canales, baina eurak 4. errondan hasiko dira lehian, errepeskaren 10 txandei bidearen zatitxo bat kenduta.
 
Nadia Erostarbek irabazi du egunean jokatu duen lehen txanda. 5.83ko olatu batek eta 4.33ko beste batek 10.16 puntu eman dizkiote, aurrealdean jartzeko. Advah Bar Sade israeldarrarekin batera sailkatu da errepeskako hirugarren faserako. Bertan, Nadia ere taldeko lehena izan da. Etengabe olatuak hartzen aritu da pasea ziurtatzeko, eta guztira 6.16 puntu eskuratu ditu.

Nadiak egin duen bezala, Andy Crierek ere eguneko lehen oztopoa gainditu du. Dwight Pastrana gazte portugaldarra izan da txandako onena eta 9.37rekin Criereren aurretik bukatu du. Basque Teameko surflariak 4.33 eta 4.03ko olatuak pilatu ditu, eta horiek aukera eman diote errepeskako hirugarren fasera joateko. Hala ere, hirugarren kanporaketa horretan kostatu egin zaio olatuak aurkitzea aurkari gogorrak izan dituen txanda batean: Owen Wrigt australiarrak eta Alonso Correa perutarrak ez diete tregoarik eman Criere eta Marco Giorgiri. Itsasoak behera egin du eta Crierek ezin izan du behar zuen 7.90a lortu.