Itxi

Beste kirolak

Erreginaren Kopa

Bera Bera finaletik kanpo geratu da (26-28)

L. E. A. | EITB MEDIA

Elx taldearen aurka jokatutako finalerdia galdu dute, partida osoan atzetik joan ostean.

  • Bera Berako jokalariak, partidaren amaieran

    Bera Berako jokalariak, partidaren amaieran

Bera Bera saririk gabe geratu da. Donostiarrek galdu egin dute Elxen aurka Erreginaren Kopan jokatutako finalerdia (26-28), eta, ondorioz, ez dute finala jokatuko.

Partidak abiadura bizia izan du hasieratik eta gipuzkoarrak 5 eta 2 jarri dira aurretik. Hala ere, alacantearrek berehala berdindu dute partida sei goletara.

Lehia estua izan da bi taldeen artean, eta markagailuan ere berdintasuna izan da nagusi. Lehen zatiaren amaieran, hamarna izan dira.

Ondoren, Elx aurretik jarri da (12-15) eta atsedenaldira bi gol atzetik iritsi dira donostiarrak (16-18).

Bigarren zatian, Bera Bara gol bakar batera jarri da, 19-20 eta 21-22, baina Elxek ondo eutsi dio presioari eta, minutu batzuen ondoren, lau goleko errenta lortu du (22-26). Gipuzkoarrak behin eta berriro saiatu dira azken minutuetan, baina aurkaria ondo aritu da defentsan eta denborak bikain kudeatu ditu.

Azkenean, 26 eta 28; Bera Berak agur esan dio aurtengo Erreginaren Kopari.

Fitxa teknikoa

26.- Super Amara Bera Bera (16+10): Alba Menéndez (1), Alice Fernándes (-), Esther Arrojería (1), Mariane Fernandes (2), Manuela Pizzo (6), Nekane Terés (2), Laura Hernández (1), Malena Cavo (4), Maitane Etxeberria (2), Eli Cesáreo (1), Adriana Cardoso (4), Ainhoa Etxeberria (2), Mirene Moreno (-) eta Renata Arruda (-).

Entrenatzailea: Imanol Álvarez eta Álex Nogués.

28.- BM Elche Visitelche.com (18+10): Ana Isabel Martínez (8), Ekaterina Zhukova (-), Carolina Bono (-), Giselle Beatriz Menéndez (1), Celia Guilabert (2), Patricia Méndez (-), Nuria Andreu (-), Ivet Musons (5), Nicole Morales (-), María Flores (1), Patricia Encinas (-), Gabriela Clausson (9), Lysa Tchaptchet (2), Clara Gascó (1) eta María de Gracia Duque (-).

Entrenatzailea: Joaquín Rocamora.

Markagailua, bost minutuan behin: 5-2, 6-5, 9-8, 10-11, 13-15, 16-18 (atsedenaldia), 17-20, 19-21, 21-23, 22-25, 23-26 y 26-28 (amaiera).