Itxi

Beste kirolak

Piraguismoa

Iñigo Peñak Tokioko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du

A. B. | EITB Media

Basque Teameko euskal piraguistak garaipena eta Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu du K-2 1000 metroko mailan Francisco Cubelosekin bikotea osatuta, Espainiako sailkatze-proba irabazita.

  • Cubelos eta Peña

    Francisco Cubelos eta Iñigo Peña, proba baten. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Iñigo Peña Tokioko Olinpiar Jokoetan egongo da. Basque Teameko euskal piraguistak Tokion udan egingo diren Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du astearte honetan, Francisco Cubelosekin bikotea osatuz K-2 1000 metroko Espainiako sailkatze-proban garaipena lortu ostean.

Peña eta Cubelos nagusi izan dira finalean 3:19.261eko markarekin. Pelayo Roza eta Pedro Vazquez (3:22.074) izan dira bigarren, eta Albert Marti-Roi Rodriguez (3:22.598) bikoteak amaitu du hirugarren postuan.

Lazcanok ezin izan du sailkapena lortu (K-2 500 m.)

Emakumezkoen mailako K-2 500 metroko proban, Begoña Lazcano Basque Teameko euskal piraguistak ezin izan du Tokioko Olinpiar Jokoetara sailkatzea lortu. Lazcanok Carolina Garciarekin osatu du bikotea, eta bigarren izan dira 1:48:738ko markarekin. Carolina Garcia eta Sara Ouzande izan dira irabazleak (1:46.720) eta bikote honexek izango du Olinpiar Jokoetara sailkatzeko aukera. Hirugarren postua Miriam Vega-Lara Feijoo (1:51.022) bikotearentzat izan da.