Itxi

Beste kirolak

WTA 1.000

Muguruzak Dubaiko txapelketa bereganatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Barbora Krejcikova txekiarrari irabazi dio 7-6 (6) eta 6-3ko emaitzarekin, eta denboraldiko lehen txapelketa irabazi du.

1:17
Garbiñe Muguruza garaikurrarekin

Garbiñe Muguruza tenislariak denboraldiko lehen titulua lortu du Barbora Krejcikova txekiarrari 7-6 (6) eta 6-3 irabazita, bi ordu eta bederatzi minuturen ostean.  WTA 1.000 kategoriakoa den Dubaiko txapelketa eskuratu du, pista gogorrean.

Denboraldiko hirugarren finalean heldu zaio garaipena Muguruzari. Izan ere, lehendabizi Melbourneko finalean galtzea egokitu zitzaion Asleigh Bartyren aurka, ondoren, Petra Kvitovak irabazi zion Qatarren. Horrenbestez, 2021eko bere lehen arrakasta lortu du, bere ibilbideko zortzigarrena.

Monterreyko garaipenetatik aparte (2017an eta 2018an), aspaldian zebilen txapelketarik irabazi gabe Muguruza. Alabaina, gaurkoan erdietsi du bere helburua WTAko zirkuituan (rankingeko 63. jokalaria) lehen arrakasta bereganatu nahi zuen eta gauzak zail jarri dizkion txekiarraren aurrean

Izan ere, Muguruzak desberdintze estu batean erabaki behar izan du lehen seta (8-6), eta, ondoren, nahiz eta laster bideratu duen bigarren partziala, Krejcikovak egoera orekatu du. Muguruzak, ordea, beste martxa bat ezarri dio bere tenisari zazpigarren jokotik aurrera, 3-3 zeudela, eta 3-0eko partziala egin du neurketa ixteko.