Beste kirolak
Manasluko tontorra helburu
Txikon 6.600 metrora heldu da eta gaur egingo du tontorrera iristeko saiakera
A. B. | EITB Media
Eguraldia lagun badute Alex Txikon eta bere taldea Manasluko gailurrerantz abiatuko dira gaur.
-
Manaslu. Argazkia: Alex Txikon
Alex Txikonek eta bere taldeak 6.600 metrora pasako dute gaua eta ostiral honetan saiatuko dira Manasluko (8.163) tontorrera iristen, eguraldia lagun badute. "Indartsu" sentitzen dira gauean tontorrera iristeko saiakera egiteko.
"Igotzeko hiru eguneko lana eskatu ziguna egun bakarrean egitea lortu dugu. Ondo gaude eta oso pozik egindako lanarekin", azaldu du Alex Txikonek osteguneko "egun gogorra" laburbiltzeko.
"Oraindik 1.600 metroko desnibela daukagu, baina mendiaren baldintzak ez dira txarrak. Gure asmoa da bihar goizean oso goiz irtetea, 4. kanpalekua hornitzea, atseden hartzea, eta, gauean dena alde badugu, gailurrerantz irtetea", gaineratu du Lemoakoak.