Itxi

Beste kirolak

Azoreetan

Eunate Agirre, munduko bodyboard txapelduna

Erredakzioa

2009 eta 2010. urteetan bigarren postuan sailkatu zen Sopelakoa, baina aurten ez du huts egin.

00:57
Eunate Agirre, munduko bodyboard txapelduna

Eunate Agirrek munduko bodyboard txapelketa lortu du Azoreetan (Portugal). Sopelakoak nahikoa zuen berak egindakoarekin munduko txapelketa irabazteko eta ez du hutsik egin.

Azores Pro Txapelketako finalerdietako txanda irabazita finalerako pasea eskuratu du baina ez hori bakarrik, izan ere, puntu nahikoa eskuratu ditu, historian aurrenekoz, munduko txapeldun bilakatzeko.

Eta zirkuituko azken probako finalean, aise irabazi dio gainera Isabella Sousari bere aurkari nagusiari.

Zorionak Eunate!