Beste kirolak
Surfa
Bertan behera Punta Galea Challengea, olatu handiko surf txapelketa
eitb.eus
Eusko Jaurlaritzak konronabirusaren aurkako azken neurriekin argitaratutako azken dekretua erabatekoa izan da erabakia hartzeko.
Getxoko olatu handiko Punta Galea Challengea surf txapelketa bertan behera geratu da.
Getxo Kirolak, Getxo Surf Taldea, Euskal Herriko surf federazioa, -zein bere proben egutegi osoa ere bertan behera utzi duen-, staff teknikoa, zuzendaritza eta txapelketako lehiakideek osotzen duten antolaketak, 2020.eko edizio bertan behera uztea erabaki du, hainbat bileren ostean. Baldintza normaletan, martxoak arte irauten duen itxarote epea hasiko zuten orain, baina hain dira handiak, nazioarteko lehiakide askok, gerturatzeko dituzten mugak eta aforoari dagozkion murrizketak, txapelketa datorren urtera arte uztea erabaki dutela.
Antolatzaileek txapelketa eta olatua biz-bizitik dagoela argi utzi nahi izan dute:
"Osasun bikaina duena gure olatu erraldoia da. Hau bai sasoia. Azkenengo denboralea, olatu itzelak ekartzen ari dira kostaldera. Izan ere, pasadan urriaren 29an ikusi zen Natxo Gonzalezek harrapaturiko 10 metroko olatua Galean, Gure izen handiko lehiakideak ere, bai tokikoak nola nazioartekoak, ikusi ditugu egun hauetan, Getxo inguruko olatu handien gainean. Horien artean, Ibon Lopez sopeloztar gaztea edo Grant ¨Twiggy¨ Baker hegoafrikarra. Hiru aldiz mundu txapelduna izandakoa, etxean dugu egun hauetan".