Beste kirolak
Masters Augusta 2020
Dustin Johnson, garailea
eitb.eus
Jon Rahmek zazpigarren egin du, hamaika kolpetara amaitu du barrikakoak.
-
Dustin Jhonson, berdez jantzita
Dustin Johnsonek, egungo munduko lehen postuan dagoen golf jokalariak, 2020ko Augustako Mastersa irabazi du. Bere bigarren "majorra" izan da hau 2016an Ameriketako Estatu Batuetako Irekia irabazi eta gero.
Johnsonek -20 par azpitik amaitu du, bigarrena bost kolpetara geratu da eta Jon Rahm zazpigarren, hamaikara, nahiz eta bigarren egunean parean izan txapelduna eta bizkaitarra.
Orain arte txapelketaren marka Tiger Woodsek zuen 1996ean lortu zuen -12arekin. Aurtengo rabazleak 65, 70, 65 eta 68 kolperekin amaitu ditu lau txandak, marka ikusgarria.
Jon Rahm (-9) ez da batere kontent geratu lehiaketa amaitu eta gero. Aurreneko bi egunetan onenekin izan zen, baina larunbatean okerrera egin zuen bere jokoak eta geroz eta kolpe gehiagorekin amaitu zuen. Barrikakoak zazpigarren egin zuen azken sailkapenean, hori bai, hirugarren urtez jarraian TOP10ean.