Itxi

Beste kirolak

3. kanporaketan

Super Amara Bera Bera vs HC Zvezda, EHF Europa Ligan

eitb.eus

Lehen partida azaroaren 14-15an jokatuko da Donostian eta bueltako Errusian astebete beranduago.

  • Super Amara Bera Bera

    Super Amara Bera Bera

Super Amara Bera Bera, egungo Guerreras Iberdrola Ligako txapelduna, 2020/21eko Europako Ligako azken eta hirugarren kanporaketan hasiko da lehian, Europako Eskubaloi Federazioak iragarri duen bezala.

Suertatu zaion taldea HC Zvezda da, lehen partida azaroaren 14-15an jokatuko da Donostian eta bueltako Errusian astebete beranduago. 

Lehiaketa berri honek EHF Kopa ordezkatuko du eta talde donostiarrak kanporaketa gainditzen badu Multzoko Faserako txartela erdietsiko du. Europako bigarren txapelketa honetako azken fasean 16 talde izango dira.