Beste kirolak
Alpinismoa
Dagoeneko Manasluko kanpamendu nagusian dago Oiarzabal
Erredakzioa
Etxera asteburu honetan heltzea espero du, eta hurrengo urtean, uda partean, Karakorumera joateko asmoa dauka, Broad Peak eta Nanga Parbat igotzeko.


Jaitsieran arnasa hartzeko eta ikusmen arazoak izan ditu, baina orain askoz hobeto dago. Asteburu honetan etxera heltzea espero du arabarrak.
Manaslu berriro igota, aurrerapauso handia eman du Oiarzabalek munduko hamalau zortzimilakoak birritan igotzeko proiektuan. Lau falta zaizkio: Dhaulagiri (8.172 metro), Nanga Parbat (8.127), Broad Peak (8.047) eta Shisha Pangma (8.023).
"Nire lehen zortzimilakoa igo nuenean bezain pozik nago. Denborak aurrera egin ahala gogorragoa egiten zait, eta horregatik poztasuna handiagoa da", adierazi zuen.
Orain atseden hartu nahi du, indarrak berreskuratu eta etxera heldu, baina buruan hurrengo bidaia dauka dagoeneko. Hurrengo urtean, uda partean, Karakorumera joateko asmoa du. Bertan, Broad Peak eta Nanga Parbateko tontorrak izango ditu helburu.