Itxi

Beste kirolak

Ofiziala

2020ko Behobia-Donostia lasterketa bertan behera geratu da

Erredakzioa

Fortuna Kirol Elkarteak zabaldu duen adierazpen ofizialak dioenez, funtsezkoa da Behobia-Donostia osatzen duten 'pertsona guztien segurtasuna bermatzea'.

  • Behobia-Donostia 2020aren logoa

    Behobia-Donostia 2020aren logoa. Iturria: Behobia-Donostia

Fortuna Kirol Elkarteak adierazpen ofizial baten bitartez aditzera eman duenez, 2020ko Behobia-Donostia lasterketa ez da egingo, COVID-19aren eraginez. Behobia-Donostia osatzen duten "pertsona guztien segurtasuna bermatzea" funtsezkoa dela adierazi dute antolatzaileek. Izan ere, lasterketa normaltasunez egiteko, partaide eta antolatzaile guztien segurtasuna bermatzea elkartearen "ahalmenetik kanpo" dago, horren arabera.

Hala ere, elkarteak aukera ugari proposatu dizkie aurtengo edizioan parte hartzeko izena eman duten kirolariei; horien artean, edizio birtualerako 10 euroko deskontua: "Datozen egunetan izen-ematea egin duten pertsonek bere aukera komunikatzeko prozedura azalduko zaie posta elektroniko baten bidez. Izen-ematea ondorengo edizio baterako gordetzen dutenei, hurrengo egunetan Behobia Birtualerako 10 euroko deskontua bidaliko zaie e-postaz".

Horrekin batera, Fortuna Kirol Elkarteak kirola egitea onuragarria dela azpimarratu eta "berme guztiekin egiten jarraitzera" animatu ditu kirolariak.