Beste kirolak
Asteartean operatu zuten
Marc Marquez igandean berragertuko da, asteartean ebakuntza egin ostean
Agentziak | Erredakzioa
Pilotuak osasun azterketak gainditu ditu eta lehiatzeko baimena jaso du, besoan ebakuntza egin eta bi egunera.
-
Marc Marquez, ebakuntzaren ostean. Aegazkia: Efe.
Marc Marquez pilotuak (Repsol Honda RC 213 V) Andaluziako Sari Nagusian lehiatzeko derrigorrezko osasun aztreketa gainditu du. Jerezeko Angel Nieto zirkuituan. Ondorioz, asteburuan jokatuko den sari n agusian lehiatzeko "gai" dela erabaki dute.
Asteartean eskuineko besahezurreko hausturagatik ebakuntza egin eta hamar torlojuko plaka jarri zioten.
Marquezek ez du munduko txapelketan puntu gehiago lortzeko aukerarik galdu nahi eta ahalik eta lehiara lehenbailehen itzultzea izan du helburu hasieratik.
Erorikoa, iragan igandean
Pilotuak eroriko larria izan zuen iragan igandean jokatutako Espainiako Sari Nagusian, lasterketa amaitzeko lau itzuli geratzen direnean. Besahezurreko hausturaz gain, traumatismo torazikoa izan zuen.
Hasiera batean, berragerpena abuztuaren 9rako aurreikusita zuten, Txekiar Errepublikako Sari Nagusian.