Itxi

Beste kirolak

Marbellan

Kerman Lejarragaren hurrengo borroka, abuztuaren 8an

eitb.eus

Tyrone Nurse ingelesa izango du aurrean superwelter pisuan (hamar asalto); Ibon Larrinaga bizkaitarrak gau-jaialdi berean ere borrokatuko du.

  • Kerman Lejarraga

    Kerman Lejarraga

Kerman Lejarraga boxeolaria abuztuaren 8an bueltatuko da Malagako Puerto Banuseko Marbella Arenan. Bilbotarrak Tyrone Nurse izango du aurrean superwelter pisuan hamar roundetara jokatuko den borrokan, MGZ Promotions enpresak iragarri duen bezala.

Lejarragak (28 urte) 30 borroka irabazi ditu -24 KOz- eta 2 galdu, eta, sei hilabete lehiatu gabe egon ondoren, bere hirugarren aukera izango du maila horretan. Aurretik David Avanesyanen kontra jokatutako bi borrokak galdu egin zituen.

MGZ Promotions enpresarentzat borroka hau "bi estilo ezberdinetako klasikoa izango da"; Nursek (30 urte), 37 garaipen -7 KOz- eta 6 porrot ditu eta hamabi urte daramatza profesional moduan. Bere garaipen handienen artean Chris Jenkins txapeldun britainiarrari irabazitakoa dago.

Gau-jaialdi berean Ibon Larrinagak ere borrokatuko du, aurrean Granadako John Carter izango du, superluma pisuan.