Beste kirolak
Denboraldi batez
Zuazok Ainhoa Hernandezen kontratua berritu du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
26 urteko internazionalak beste denboraldi batez jarraituko du Barakaldoko taldearen elastikoa defendatzen.
-
Ainhoa Hernández, una tmporada más en el Zuazo. Foto: Club Balonmano Zuazo
Zuazo Eskubaloi Taldeak iragarri duenez, Ainhoa Hernandez kapitainak kontratua berritu du, eta datorren denboraldian talde bizkaitarrean jarraituko du.
Hernandezek 26 urte ditu, eta Guerreras Iberdrola Ligako zazpi jokalari onenen artean hautatu dute duela gutxi, 2019-2020 denboraldiko piboterik onena izan dela iritzita. Horrenbestez, Joseba Rodriguez 'Haito' entrenatzaileak beste denboraldi batez zuzenduko duen taldean funtsezko jokalaria izaten jarraituko du bizkaitarrak.
Bajei dagokienez, Amaia Gonzalez de Garibay, Nayla de Andres eta Sandra Gil jokalariek taldea utziko dutela jakinarazi du Zuazok azken asteetan.
¿ RENOVACIÓN La capitana Ainhoa Hernández @AinhoaHperchis continuará con las #GuerrerasZuazotarras la próxima temporada! La canterana, internacional absoluta y buque insignia del club seguirá siendo un pilar fundamental de este joven pero luchador equipo!! ¿¿#ZuazoGara pic.twitter.com/6UIhuoRZqx
— Club Balonmano Zuazo (@CbmZuazo) June 22, 2020