Itxi

Beste kirolak

Bigarren jardunaldia

Jon Rahmek ez du kortea gainditu Charles Schwab Challenge txapelketan

Agentziak | Erredakzioa

Barrikako jokalaria lehiaketatik kanpo geratu da, 71 kolpe eginda (+1). Guztira, txapelketan 140 egin ditu.

  • Jon Rahm, golf jokalaria

    Jon Rahm, golf jokalaria

Jon Rahm munduko sailkapeneko bigarren golf jokalariak egun beltza izan du Charles Schwab Challenge txapelketako bigarren jardunaldian eta ezin izan du kortea gainditu. Koronabirusaren krisiaren ostean PGA zirkuituan jokatzen den lehen txapelketa da Charles Schwab Challenge.

25 urteko jokalaria munduko lehena izateko lehian sartuta dago, baina bigarren jardunaldia 71 kolperekin amaitu du (+1), eta orotara 140 egin ditu.

Gainontzeko jokalariei dagokienez, Harold Varner III.ak lider jarraitzen du. 29 urteko jokalariak onartu egin du ikusle barik aritzeak mesede egite diola eta bigarren jardunaldia 66 kolperekin amaitu du (-4), zortzi ‘Birdie’, ‘bogey’ eta ‘bogey’ bikotz egin ostean.

Munduko 91. jokalariak 129 kolpe egin ditu lehen bi jardunaldietan, 11 parearen azpitik. Oso gertu dauka Jordan Spieth, 65 kolpe egin ostean (-5) 130 egin ditu guztira (-10).

Bryson DeChambeauk ere 65 kolperekin amaitu du ibilbidea.

Rory McIlroy ipar-irlandarrari dagokionez, 35 postu gorea egin du laugarrenera iritsi arte: 131 kolpe egin ditu, bederatzi parearen azpitik.