Beste kirolak
Motoziklismoa
Italiako eta Kataluniako Sari Nagusiak atzeratu dituzte
eitb.eus
Maiatzaren 31an eta ekainaren 7an jokatu behar ziren, hurrenez hurren.
-
Viñales, MotoGPko pilotua
FIM Motoziklismoko Nazioarteko Federazioak, IRTA Lehiaketako Taldeen Elkarteak eta Dorna Sports Munduko Txapelketaren enpresa antolatzaileak bat egin eta Italiako eta Kataluniako Sari Nagusiak atzeratzea erabaki dute.
Italiako lasterketa maiatzaren 31n jokatu behar zen Mugelloko zirkuituan eta Kataluniakoa, Bartzelonan, ekainaren 7an. Koronabirusa COVID-19aren osasun-krisiak erabaki hori hartzera behartu ditu.
Orain egutegia aztertu behar dute eta ahal bezain pronto noiz jokatu daitezkeen iragarriko dute.