Beste kirolak
Tokio 2020
Olinpiar Jokoak iragarritako datetan ospatuko direla esan du Japoniak
eitb.eus
Shinzo Abe Japoniako ministroak G7ko liderren oniritzia izan duela argitu nahi izan du.
Japoniako Gobernuak nabarmendu nahi izan du bere asmoa 2020ko Olinpiar Jokoak 'bere osotasunean' iragarritako datetan ospatzea dela. Hots, ikusleen presentziarekin eta uztailaren 24an hasi eta abuztuaren 9an amaitu.
Horrela baieztatu du Shinzo Abe ministro japoniarrak G7ko liderrekin izandako solasaldia eta gero; guztien oniritzia izan omen duela argitu nahi izan du.
Ostiral honetan su-olinpikoa helduko da Japoniara eta antolatuta dagoen ibilbidea martxoaren 26an hasiko da Fukushimatik.