Itxi

Beste kirolak

Txapeldunen Liga

Bidasoari maldan gora jarri zaio kanporaketa

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak 32-25eko emaitzarekin galdu du Orlen Wisla Plock taldearen aurka jokatu duen Txapeldunen Ligako final-hamaseirenetako joaneko partida.

0:20
Wisla Plock - Bidasoa Irun. Argazkia: EiTB

Bidasoa Irunek 32-25eko emaitzarekin galdu du Orlen Wisla Plock taldearen aurka jokatu duen Txapeldunen Ligako final-hamaseirenetako joaneko partida. Ondorioz, zazpi goleko desabantaila irauli beharko du datorren larunbatean Artalekun jokatuko duen itzuliko neurketan.

Norgehiagokako lehen bost minutuak parekatuak izan dira (1-1 eta 2-2), baina ordutik aurrera nagusi izan da, eta zuloa irekitzen hasi da; hasieran bi goleko abantaila izan du, gero hirukoa, eta zazpi goleko errenta lortu du, partida 25. minutura iritsi denean. Lehen zatiko azken txanpan, sei golera murriztu du desabantaila (17-11) Bidasoa Irunek.

Bigarren zatian, sei goleko desabantaila murriztea izan da Bidasoaren helburua. Hala ere, talde gipuzkoarra ez da gai izan talde poloniarrak zuen abantaila txikitzeko. Ondorioz, eroso ibili da Orlen Wisla Plock, eta, neurketaren amaierako minutuetan nagusi izan da, zazpi goleko abantaila erdietsi duelarik (32-25).

Fitxa teknikoa:

32 – Orlen Wisla Plock (17+15): Stevanovic (a), Daszek (9, 3p), Stenmalm (1), Susija, Mihic (2), Sulic (6), Mlakar (2) –hasierako taldea–, Morawski (oa), Zdrahala, Matulic, Ruiz Sánchez (1), Szita (6), Zabic, Igropulo (1, 1p), Czaplinski eta Mindegia (4).

25 – Bidasoa Irun (11+14): Ledo (a), Crowley (1), Odriozola (3), E. Salinas (5), Renaud-David (2), R. Salinas (2), Azkue (7) –hasierako taldea–, Rangel (oa), Cavero, Serrano, De la Salud (1), Santano, Tesoriere, Da Silva, Bartok (4) eta Seri.

Emaitza bost minutuero: 3-2, 6-4, 7-6, 11-8, 16-9, 17-11 (atsedenaldia); 20-14, 23-17, 25-18, 27-21, 30-24 eta 32-25 (amaiera).

Epaileak: Bonaventura eta Bonaventura (Frantzia). Wisla Plock taldeko jokalariak diren Daszek, Susja eta Zabic egotzi ditu, baita Bidasoako jokalariak diren R. Salinas eta Odriozola. Stenmalm (Wisla Plock) egotzia izan da hiru aldiz kaleratua izan delako.