Beste kirolak
Australiako Irekia
Garbiñe Muguruza galtzaile, Sofia Keninek finala irauli ostean
Agentziak | Erredakzioa
Lehen seta irabazi ostean, bigarrena galdu du eta hirugarrenean 0-40 izan da aurretik jokoetan bina zeudenean.
Garbiñe Muguruzak Australiako Irekiko finala galdu du Sofia Kenin estatubatuarraren aurrean 4-6, 6-2 eta 6-2. Muguruzaren eta Keninen arteko norgehiagokak bi ordu luze iraun ditu.
Muguruzak lehen seta irabazi du, galdutako sakea berreskuratu eta Keninena hautsita. Azkenean 6 eta 4 gailendu da.
21 urteko estatubatuarraren erreakzioa berehalakoa izan da eta bigarren seta Keninek irabazi du 6-2, Muguruzari bi zerbitzu lapurtu ostean.
Hirugarren setean, Muguruzak 0 eta 40koa alde izan duy markagailuan bina izan direnean, baina jokoak ihes egin dio. Horrek Kenini sekulako konfidantza eman dio eta azkenean 6 eta 2 gailendu da, txapelketa irabazteko.
Muguruzak eskuan izan du hiru txapelketa handi zoru ezberdinetan irabazten duen hirugarren jokalaria izatea.
¿¿#AusOpen | #AO2020 | @SofiaKenin pic.twitter.com/qpEzcWgHjE
— #AusOpen (@AustralianOpen) February 1, 2020