Beste kirolak
Boxeoa
Jon Fernandezek otsailaren 8an borrokatuko du Bilbon, Shakhnazaryanen aurka
Agentziak | Erredakzioa
Iragan abenduaren 28an, bizkaitarra Abderrazak Houya tunisiarrarri irabazi zion, Bilbon, aho batez.
-
Jon Fernandez bizkaitarra. Irudia: ETB.
Jon Fernandez pisu arinetako WBC Latino txapeldunak Aik Shakhnazaryan armeniarrarekin neurtuko ditu indarrak otsailaren 8an Bilboko La Casilla kiroldegian egingo duten konbatean, Euskobox enpresak aditzera emandakoaren arabera.
Fernandezek 20 garaipen ditu bere palmaresean, horietariko 17 KOz lortutakoak, eta porrot bakarra. Abenduaren 28an Abderrazak Houya tunisiarrari gailendu zitzaion, Bilbon, epaileak aho batez hartutako erabakiaren ondorioz.