Motoziklismoko Nazioarteko Federazioak astearte honetan jakinarazi du, behin-behineko zigorra ezarri diola Andrea Iannone MotoGPko pilotu italiarrari, ezohiko emaitza eman zuelako azaroaren 3an Malaisiako Sari Nagusiaren ostean egin zioten dopin kontrol batean. Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak argitu duenez, 'esteroide androgeniko anaboliko exogenoak' azaldu zirela pilotu italiarrari egindako dopin kontrolean. Hala ere, Iannonek eskubidea du 'B' lagina eskatzeko, eta zigorra altxatzea ere eska dezake.