Beste kirolak
Munduko Txapelketa
Ainhoa Hernandezek, Nerea Penak eta Maitane Etxeberriak finala jokatuko dute
eitb.eus
Espainiako selekzioak Norvegia gainditu du 22-28 eta igandean Munduko txapelketako final handia jokatuko du Holandaren aurka.
-
Ainhoa Hernandez. Argazkia: EFE
Espainiako eskubaloi selekzioak domina ziurtatu du Japoniako Munduko Txapelketan, finalerdietan Norvegia indartsua 22-28 gainditu eta final handia jokatuko dutelako.
Neurketa izugarri ona egin dute espainolek, bikain ibili dira Norvegia talde indartsua lehiaketatik at uzteko. Jokatuko duten Munduko Txapelketako lehen finala izango da.
Horrenbestez, Ainhoa Hernandez, Nerea Pena eta Maitane Etxeberria euskal jokalariek Holandaren aurka jokatuko dute txapelketako finala igandean
Fitxa teknikoa
22, Norvegia: Silje Solberg; Aune (5), Skogrand (3), Oftedal (2), Arntzen (2, 1p), Sanna Solberg (1) eta Brattset (1) -hasierako bostekoa- Pedersen (ps), Waade (1), Hogdahl (-), Jacobsen (-), Bakkerud (-), Herrem (3), Breistol (-), Loke (2) eta Tomac (2p).
28, Espainia: Navarro; Marta Lopez (4), Mireya González (1), Ainhoa Hernández (2), Lara González (-), Cabral (7, 3p) eta Jennifer Gutiérrez (-) -hasierako bostekoa- Zoqbi (ps), Maria Nuñez (-), Arderius (-), Eli Cesareo (-), Etxeberria (-), Pena (4, 1p), Sole Lopez (1), Alicia Fernandez (3) eta Almudena Rodríguez (6).
Markagailua bost minutuero: 2-2, 5-6, 6-7, 6-10, 9-11 y 13-13 (Atsedenaldia) 14-17, 16-18, 18-22, 19-25, 20-27 eta 22-28 (Amaiera)
Holandak Errusia gainditu (33-32) eta finala jokatuko du ere