Beste kirolak
Boxeoa
Jon Fernandezek Bilbon borrokatuko du abenduaren 28an
Agentziak | Erredakzioa
Borroka 10 asaltora jokatuko da eta bere aurkaria Abderrazak Houya tuniziarra izango da.
-
Jon Fernandez boxeolaria. Argazkia: Efe.
Jon Fernandez luma pisuetako WBC latinoaren egungo txapelduna eta Estatuko boxeolari garrantzitsuenetarikoa, Bilbon borrokatuko da abenduaren 28an, Eusko Box enpresak aurreratutakoaren arabera. Bizkaitarraren aurkaria Abderrazak Houya tuniziarra izango da.
Borroka 10 asaltora jokatuko dute eta jaialdi berean beste boxeolari batzuk arituko dira: Fran Mendoza gasteiztarra (oilar pisua, 22 urte; 8-0, 6 KO) eta Jon Jader bilbotarra (superwelter pisuetakoa, 21 urte, 3-0, 1KO).
Jon Fernandezek pisu superarinak utzi ditu aurten eta pisu arinetara pasatu da.
Etxebarriko boxeolariaren palmaresean 19 garaipen agertzen dira, 17 KOz lortutakoak, eta porrot bakarra. Horrez gain, bost titulu irabazi ditu. Bizkaian 2018ko apirilaren 20an borrokatu zuen azken aldiz. Orduan Juan Huerta panamarrari gailendu zitzaion Faduran, Getxon.
Bere ibilbide osoko porrot bakarra AEBetan jaso zuen 2018ko irailaren 21ean, O’Shaquie Fosterren aurka.