Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Kosgeik maratoiko munduko marka berria ezarri du emakumezkoen mailan

Erredakzioa

Brigid Kosgei keniarrak 2 ordu, 14 minutu eta 4 segundoko marka egin du Chicagoko maratoian. Bi ordu eta 15 minutuko marka hobetzea lortu duen lehen emakumea da.

  • Brigid Kosgei. Argazkia: EFE

    Brigid Kosgei. Argazkia: EFE

Brigid Kosgeik munduko marka berria ezarri du maratoian, emakumezkoen mailan, Chicagoko maratoia 2 ordu, 14 minutu eta 4 segundotan amaituta. Keniarrak 25 urte ditu, eta 2003tik Paula Radcliffek zuen marka (2:26.17) hobetzea lortu du. Gainera, Kosgei da 2 ordu eta 15 minutuko marka hobetu duen lehen emakumea.

Ababel Yeshaneh (2h20:51) izan da bigarren, eta Gelete Burka (2h20:55) hirugarren, biak etiopiarrak. Emma Bates (2h25:27) estatubatuarra izan da laugarren, eta Fionnuala McCormack (2h26:47) irlandarra bosgarren.