Itxi

Beste kirolak

Motoziklismoa

Marc Marquez pilotua zortzigarrenez gailendu da munduko txapeldun gisa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Cerverako pilotuak "amestutako garaipena" erdietsi duela adierazi du, bigarren tokian helmugaratu den Quartararorekin eta laugarren tokian iritsi den Doviziosorekin final zirraragarria bizi ostean.

0:53
Marc Márquez. Foto: EITB

Marc Marquez (Repsol Honda) pilotuak MotoGP modalitateko seigarren txapelketa eskuratu du eta zortzigarrenez gailendu da munduko txapeldun gisa, igande honetan, Tailandian jokatu den Sari Nagusian.

"Amestutako garaipena" dela adierazi du Marquezek txapelketaren ostean emandako prentsaurrekoan, izan ere, bere hitzetan, proba irabaztea zuen helburu nagusi eta berau helarazi eta egi bihurtu nahian aritu omen da ostiraletik eta igande honetakoa Misanokoa baina konplikatuagoa izan dela aitortu du. Izan ere, "Quartararo nagusi zela atzematen nuen, baina abiaduraz baliatu gara aurre egiteko eta urteari garaipen handi batekin eman diogu amaiera nahiz eta oraindik veste lau lasterketa ditugun aurretik".

Hala ere, dena ez da urre kolorekoa eta Cerverako pilotuak aitortu duenez, bigarren postuarekin konformatzearekin ere pentsatu omen du, Quartararoren maila ikusita, batez ere, segundo bateko aldea atera dionean, baina fisikoki inoiz baino hobeto sentitzen zela baieztatu du eta horrek aurrea hartzeko konfiantza eman diola.

Zortzigarrenez gailendu da, beraz, Cerverako pilotua munduko txapeldun gisa eta dagoeneko bederatzi dituzten Valentino Rossi, Carlo Ubbiali eta Mike Hailwood pilotu handien garaipenetatik gero eta hurbilago dago.