Itxi

Beste kirolak

Presovi irabazita (23-25)

Bidasoa garaipenarekin itzuli da Europara

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak 23-25ko emaitzarekin irabazi dio Tatran Presovi, Txapeldunen Ligako C multzoko lehen jardunaldiko partida.

  • Bidasoa-Irun. Argazkia: EiTB

    Bidasoa Iruneko jokalariak Tatran Presoven aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EiTB

Bidasoa-Irun taldeak garaipen handia lortu du Tatran Presoven aurka (23-25), Txapeldunen Ligako C multzoko lehen jardunaldiko partidan. Ondorioz, itzulera bikaina izan du Europako txapelketetara.

Hasieratik, sentsazio onak izan ditu talde gipuzkoarrak; 0-2 aurreratu da, eta bi goleko abantaila mantenduz joan da. Bidasoa, 8-10 irabazten joan da, baina etxeko taldeak aurrea hartzea lortu du (11-10), 3-0eko partziala lortuta. Hala ere, berdinduta heldu da neurketa atsedenaldira (13-13).

Bigarren zatiaren hasieran, parekatuta joan da partida, eta hamabosnako berdinketaren ostean (15-15), Bidasoak 0-4ko partziala lortu, eta lau goleko abantaila hartu du (15-19), bukaerarako 14 minutu falta zirenean. Bost goleko abantaila ere lortu du talde gipuzkoarrak azken txanpan (17-22). Tatran Presov emaitza estutzen saiatu da amaierako minutuetan, eta gol bakarrera gerturatu da (22-23), baina Bidasoa-Irunek ondo jokatu ditu azken jabetzak, eta garaipena lortu du (23-25).

Fitxa teknikoa:

23 - Tatran Presov: Chupryna, Rabek (4), Muñoz (4, de pen.), Urban (4), Stranovsky (1), Tsarapkin (1), Afanou (3) -hasierako taldea-, Cvitkovic (8 paradas), Djeric (1), Lapajne, Magdolen, Krok, Hozman, Vucko eta Grzentic (5).

25 - Bidasoa-Irun: Ledo, Zabala (1), Kauldi (6), Esteban Salinas (2), Renaud (2), Rodrigo Salinas (3), Azkue (2) -hasierako taldea-, Rangel (7 paradas), Cavero (3), Crowley (2), Serrano (2), Barthe, De la Salud (1), Tesoriere, Da Silva eta Seri (1).

Emaitzak bost minuturo: 1-2, 3-5, 6-7, 9-10, 11-11, 13-13 (atsedenaldia); 13-14, 14-15, 15-17, 17-22, 20-22 eta 23-25.

Epaileak: Miklos Andorka eta Robert Hucker. Tatran Presoveko Vucko, Tsarapkin jokalariak eta Slavko Goluza entrenatzailea egotzi dituzte, baita Tesoriere Bidasoa-Iruneko jokalaria ere.