Itxi

Beste kirolak

AEBko Irekia

Federerrek galdu egin du Dimitroven aurka

eitb.eus

Roger Fededer eta Novak Djokovic AEBko Irekiatik at daude jada. Rafa Nadalek Diego Schwarzmanen aurka jokatuko behar du final-laurdenetan.

  • Roger Federe

    Roger Federe

Novak Djokovic, 2018ko Ameriketako Estatu Batuetako Irekiko txapelduna, lehiaketatik at geratu zen igandean Stan Wawrinkaren aurka 6-4, 7-5 eta 2-1 galtzen zihoala partida utzi zuenean, minduta.

Bart, Roger Federer geratu zen txapelketatik kanpo. Suitzarrak ez zuen maila eman eta bere buruarekin haserre agertu zen porrota eta gero. Federrek bost setetan galdu zuen Grigor Dimitroven kontra (3-6, 6-4, 3-6, 6-4 eta 6-2).

Rafa Nadalek, ordea, lehiaketan jarraitzen du eta bere final-laurdenetako aurkaria Diego Schwarzman argentinarra izango da.

GIZONEZKOAK

Stan Wawrinka (SUI/26)-Daniil Medvedev (RUS/5)

Roger Federer (SUI/3)-Grigor Dimitrov (BUL)

Matteo Berrettini (ITA/24)-Gael Monfils (FRA/13)

Diego Schwarzman (ARG/20)-Rafa Nadal (ESP/2)

EMAKUMEZKOAK

Belinda Bencic (SUI/13)-Donna Vekic (CRO/23)

Bianca Andreescu (CAN/15)-Elise Mertens (BEL/25)

Elina Svitolina (UCR/5)-Johanna Konta (GBR/16)

Serena Williams (USA/8)-Qiang Wang (CHN/18)