Beste kirolak
Munduko Txapelketa
Euskal Selekzioa kayak surfeko munduko txapelduna da, taldeko eta banakako kategorian
Erredakzioa
Selekzioak bere seigarren munduko txapelketa irabazi du Perun. Gainera, banakako kategorian 6 urrezko domina, zilarrezko 4 eta brontzezko hiru domina irabazi ditu.
-
Euskal Selekzioa Peruko kostaldean. Argazkia: Euskalkirola
Kayak surfeko Euskal Selekzioak bere seigarren munduko txapelketa irabazi du Huanchacon (Peru). Gainera, banakako kategorian ere ikaragarria izan da selekzioaren nagusitasuna; izan ere, sei urrezko domina, zilarreko lau eta brontzeko hiru domina irabazi ditu.
Horrenbestez, Euskal selekzioak bere seigarren garaipena lortu du munduko txapelketetan, eta kirol honetan gehien irabazi dituen selekzioa da: Bakio-Mundaka 2007, Estatu Batuak 2011, Australia 2013, Galizia 2015, Irlanda 2017, eta Peru 2019.
Gainera, banakako kategorian ere erabateko nagusitasuna izan du Euskal Selekzioak. Edu Etxebarriak, Marter kayak laburrean eta luzean, eta Iñaki Urbek, Junior laburrean eta luzean, bi urrezko medaila lortu ditu bakoitzak.
Kategoria berean ere, Ainhoa Tolosak, kaya luzean, eta Odei Etxeberriak, itsatsontzi Open luzean, ere urrezko domina eskuratu dute.