Beste kirolak
Tenisa
Novak Djokovicek historiako hiru tenislari onenen arteko lehia berpiztu du
Agentziak | Erredakzioa
Serbiarrak Wimbledoneko finalik luzeenean garaipena eskuratu ostean, historiako tenislari onena izateko lehia berpiztu du, Rafa Nadal eta Roger Federerrekin batera.
Novak Djokovicek Roger Federerri irabazi zion Wimbledoneko 133 edizioetako finalik luzeenean (4 ordu eta 57 minutu) eta historiako hiru tenislarien arteko borroka berpiztu du. Gainera, garaipen horren ostean, serbiako tenislariak ATPko sailkapenean zuen lidergoa mantendu eta indartu du.
Djokovicek Ingalaterrako txapelketan lortutako bosgarren garaipenak historiako tenislari onena nor denaren inguruko debatea eta lehia berpiztu du. Momentuz, Roger Federer 'Gran Slam' gehien irabazi dituena da, 20. Atzetik, Rafa Nadal, bi garaipen gutxiagorekin, eta serbiarra, lau gutxiagorekin, daude.
Hala ere, suitzarrak 38 urte beteko ditu aurten eta, beraz, Nadalek (33) eta Djokovicek (32) ibilbide luzeago geratzen zaiela dirudi.
Izan ere, Wimbledon irabazi berri duen tenislari serbiarrak hiru tenislarien arteko lehia horrek tenisean ambizioa mantentzea eragiten diola adierazi du: “Bi gizon horiek dira nik maila honetan jokatzearen arrazoia. Tenisean historia egin dutela ikusteak motibatzen nau”.
Erabateko nagusitasuna
Bestalde, Novak Djokovicek ATPko sailkapen mundilean zuen lehenengo postua mantendu eta indartu egin du, Londresen bere hamaseigarren ‘Grand Slam’ garaipena lortu ostean. Rafa Nadal eta Roger Federer, beste bi protagonistak, bigarren eta hirugarren dira hurrenez hurren.
Serbiarrak, 12.415 punturekin, bere nagusitasuna berretzi du. Jarraian, tenislari espainiarra, 7.945 puntu, eta suitzarra 7.460 punturekin dira.
Hiru tenislari handi hauek urrun dituzte sailkapeneko beste tenislariak. Izan ere, Dominic Thiem laugarren da 4.595 punturekin.
ATPko sailkapen nagusia:
Posizioa | Puntuak | |
---|---|---|
1 | Novak Djokovic (SRB) | 12.415 |
2 | Rafael Nadal (ESP) | 7.945 |
3 | Roger Federer (SUI) | 7.460 |
4 | Dominic Thiem (AUS) | 4.595 |
5 | Alexander Zverev (ALE) | 4.325 |
6 | Stefanos Tsitsipas (GRE) | 4.045 |
7 | Kei Nishikori (JAP) | 4.040 |
8 | Karen Khachanov (RUS) | 2.890 |
9 | Fabio Fognini (ITA) | 2.785 |
10 | Daniil Medvedev (RUS) | 2.625 |