Itxi

Beste kirolak

Andaluziako Mastersa

Jon Rahmek bigarren egin du Valderraman

Agentziak | Erredakzioa

Barrikakoak beste lau jokalarirekin partekatu du bigarren postu hori, Bezuidenhout irabazleak baino sei kolpe gehiago eginda.

  • Jon Rahm, Valderramako zelaian

    Jon Rahm, Valderramako zelaian. Argazkia: Efe.

Christiaan Bezuidenhout hegoafrikarrak bere ibilbideko lehen titulua irabazi du Europako zirkuituan, Estrella Damm NA Andalucia Mastersean gailenduta. Txapelketa Valderramako klubean jokatu dute.

Bezuidenhout, munduko sailkapeneko 273, golflaria, 274 kolpeko txartelarekin gailendu da (10 parearen azpitik), eta sei kolpeko aldea atera die Mike Lorenzo-Vera Iparraldeko jokalariari, eta Jon Rahm, Adri Arnaus, Alvaro Quiros eta Eduardo de la Rivari. Sergio García zazpi kolpera geratu da.  

Irabazleak garaipen bakarra zuen gaur arte, Challenge zirkuituan lortutakoa, 2016ko Sun Fish River Challenge txapelketan.