Itxi

Beste kirolak

Roland Garros

Muguruzak sufrituta lortu du bigarren kanporaketara sailkatzea

Erredakzioa

Garbiñe Muguruzak garaipena lortu du Taylor Townsenden aurka, 5-7, 6-2 eta 6-2ko emaitzarekin, Roland Garrosko lehen txandako partidan. Lehen seta galdu ostean, lehiari buelta ematea lortu du.

  • Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

    Garbiñe Muguruza, Roland Garroseko Townsenden aurkako partidan. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruzak sufritutako garaipena lortu du Taylor Townsenden aurka, 5-7, 6-2 eta 6-2ko emaitzarekin, Roland Garrosko lehen txandako partidan. Towsandek 23 urte ditu, eta 96. postuan dago WTAko sailkapenean.

2016ko Roland Garrosko irabazlea urduri atera da 5.000 ikuslerentzat tokia duen Simonne Mathieu pistara, eta 5-7 galdu du lehen seta. Ondoren, jokoa hobetu du Muguruzak, eta nahiko eroso irabazi ditu bigarren eta hirugarren setak (6-2 eta 6-2).