Beste kirolak
Ekainak 8
Luis Solís mexikarra izango da Kerman Lejarragaren hurrengo aurkaria
Agentziak | Erredakzioa
Boxeoko Kontseilu Mundialeko Latindar Titulua ere jarriko da jokoan Bilboko borrokaldian.
-
Kerman Lejarraga
Kerman Lejarragak jakin badaki zein izango den bere hurrengo aurkaria, Luis 'Muecas' Solis mexikarra hain zuzen ere. Borroka ekainaren 8an izango da non eta Bilbon berriro ere.
Bizkaitarrak martxoaren 30ean galdu egin zuen azken borrokaldia David Avanesyan errusiarraren kontra, Europako Walter titulua galduz.
MGZ Promotions enpresak jakitera eman du Boxeoko Kontseilu Mundialeko Latindar Titulua ere jarriko dela jokoan borroka horretan. Solisek 27 urte ditu, 25 garaipen erdietsi ditu (21 KOz lortuta), 9 porrot (3 KOz) eta beste 4 borroka bertan behera geratu ziren, baliogabe.
Egun horretan ere Andoni Gagok eta Jesus Sanchezek Europako Lumazko Titulua izango dute jokoan eta Youth WBC Mundiala irabazteko nor baino nor borrokatuko dute Jon Miguezek eta Danny Ballek.