Beste kirolak
Han cruzado la línea de meta
Bartzelona World Race: 'Virbac Paprec 3', irabazlea
Erredakzioa
Jean Pierre Dick eta Loick Peyron patroien ontziak irabazi du munduari buelta eman dion lasterketa honen bigarren ekitaldia. Bakarrik Iker eta Xabier euskaldunen 'Mapfre'ak sortu dizkio arazoak.
IMOCA Open 60 ''Virbac Paprec 3'' bela-ontziak irabazi du Bartzelona World Race itas-lasterketa, Jean Pierre Dick eta Loick Peyron dira patroiak eta eurentzat da eskalarik eta laguntzarik gabe munduari bira eman dion proba honen txapela. Munduari bira 93 egun, 22 ordu eta 36 segundotan eman diote.
Jean Pierre Dickentzat bere bigarren garaipena da. 2008an Paprec Virbac 2 ontziarekin bere lehenengo garaipena lortu zuen, Damian Foxall irlandarra lagun zuela. Orduko hartan 92 egun behar izan zituen helmugara heltzeko.
Lasterketako lidertza hartu zuten urtarrilaren 23an. Aurreko egunean abiadura-marka hautsi zuten. 24 orduko tartean 506.33 egin zituzten (938,2 km.)
Gainera, bost tarteko helmugetan lehenengo postuan pasatu da. Michel Desjoyeaux eta François Gabart patroien ''Foncia'' ontziak lasterketa utzi zuenetik, bakarrik Iker Martinez eta Xabier Fernandez euskaldunen ''Mapfre'' ontziak sortu dizkio arazoak.