Beste kirolak
Eskubaloia
Abian da Erreginaren Kopako azken fasea
eitb.eus
Igandera arte iraungo du. Gaur, final-laurdenak jokatuko dira: Bera Bera - Rocasa, 18:30ean, eta Zuazo - Elx, 21:00etan.
-
Eskubaloiko Erreginaren Kopa, Barakaldo 2019. Argazkia: @IberdrolaDHF
Abian da jada Eskubaloiko 2019ko Erreginaren Kopa Barakaldon, gaurtik igandera bitartean, Lasesarre pabiloian.
Gaur jokatuko dira final-laurdenetako neurketak. Super Amara Bera Berak Rocasa Kanaria Handiren aurka jokatuko du, 18:30ean, eta Zubileta Evolution Zuazok Elx Mustang izango du aurkari, 21:00etan. Final-laurdenetako beste bi norgehiagokak 12:30ean (Liberbank Gijón - Rincón Fertilidad Málaga) eta 16:00etan (KH-7 Granollers - Aula Alimentos Valladolid) hasiko dira.
Finalerdien txanda larunbatean izango da, apirilaren 27an, 16:15ean eta 18:30ean. Finala igandean jokatuko da, apirilaren 28an, 13:00etan.
2019ko Erreginaren Kopako azken faseko partiden datak eta ordutegiak:
Ostirala, apirilak 26
Liberbank Gijón - Rincón Fertilidad Málaga (12:30)
KH-7 Granollers - Aula Alimentos Valladolid (16:00)
Super Amara Bera Bera - Rocasa Kanaria Handia (18:30). Zuzenean
Zubileta Evolution Zuazo - Elx Mustang (21:00)
Larunbata, apirilak 27
Lehen finalerdia (16:15)
Bigarren finalerdia (18:30)
Igandea, apirilak 28
Finala (13:00)