Beste kirolak
Suitzan
Lucas Eguibarrek Veysonnazen irabazi du berriro
Agentziak | Erredakzioa
Garaipen honekin, hamaika aldiz igo da dagoeneko donostiarra podiumera Munduko Kopako probetan (urrezko hiru domina, zilarrezko beste hiru eta brontzezko bost lortu ditu).
-
Lucas Eguibar. Irudia: ETB.
Lucas Eguibar gipuzkoarra nagusitu da larunbat honetan snowboard boardercrosseko Munduko Kopan jokatutako proban. Lehia Veysonnazen, Suitzan egin dute; bertan, beste bi garaipen lortu ditu Egibarrek 2015ean eta 2016ean.
Donostiarra Alessandro Haemmerke austriarrari , Cameron Bolton australiarrari eta Omar Visintin italiarrari gailendu zaizkie aurtengo Munduko Kopako hirugarren garaipena lortzeko. 2014-2015 denboraldian sailkapen nagusia irabazi zuen Eguibarrek.
Hiru garaipenak Veysonnazen lortu ditu gipuzkoarrak, leku kuttuna du Suitzakoa.
Garaipen honekin, hamaika aldiz igo da dagoeneko donostiarra podiumera Munduko Kopako probetan (urrezko hiru domina, zilarrezko beste hiru eta brontzezko bost lortu ditu).