Itxi

Beste kirolak

Proposamena

Breakdancea olinpiar jokoetako egitarauan sartu nahi dute Paris 2024ko antolatzaileek

Agentziak | Erredakzioa

Proposamenak beste hiru diziplina jasotzen ditu, Tokion 2020an egongo direnak: eskalada, surfa eta skateboarda.

  • Breakdance

    Breakdance

Parisen 2024. urtean egingo diren olinpiar jokoen antolatzaileek breakdancea lehen aldiz egitarauan sartzeko proposamena egin dute. Nazioarteko Batzorde Olinpikoak zenbait diziplinari gonbidapena emateko aukera ematen dio jokoak hartzen dituen hiriari.

Tony Estanguet antolatzaileen presidenteak esan duenez, breakdancearekin batera beste hiru diziplina gonbidatzea proposatuko dute: eskalada, surfa eta skateboarda. Hiru horiek 2020an Tokion egingo diren jokoetako egitarauan sartu dira jada.

Proposamena Nazioarteko Batzorde Olinpikoak aztertu behar du orain, eta behin betiko erabakiaren berri 2020ko abenduan emango dute, Tokioko jokoak amaitu ondoren.