Itxi

Beste kirolak

Irailaren 13tik 15era

Jauzien Red Bull Cliff Diving lehiaketa, berriro ere Bilbon

eitb.eus

Bizkaiko Diputazioak baieztatu egin du. Munduko jauzilari onenak ikusi ahal izango dira berriro ere La Salbe zubitik jauzi ikusgarriak egiten. Aurten, emakumeen jauziak ere izango dira ikusgai.

  • Bilbao volverá a acoger la competición de clavadistas

    Bilbao volverá a acoger la competición de clavadistas

2019ko Red Bull Cliff Diving izeneko txapelketa Bilbora bueltatuko da aurten ere. Irailaren 13tik 15era bitartean jokatuko da, eta aurten emakumeen jauziak ere ikusi ahal izango dira.

Filipinasen hasiko da apirilaren 13an, eta Bilbon amaitu irailaren 14an. Munduko jauzilari onenak ikusi ahal izango dira berriro ere Red Bull Cliff Divingen hamaikagarren urteurrenean. Guztira 18 izango dira txapelketan, eta Gary Hunt (GBR) eta Rhiannan Iffland (AUS), iazko txapeldunak, titulua irabazteko faboritoak dira.

Beraz, Bizkaiko hiriburua berriro izango da protagonista. Jokatzen den laugarren aldia da aurtengoa; azkena iaz izan zen, eta milaka pertsona bildu ziren. La Salbeko zubiaren eta Guggehheim museoaren artean jokatuko da, eta 27 metroko altueratik egingo dira jauziak.

El Nido, Palawaneko irlan (Filipinas), Dublin (Irlanda) eta Beirut (Líbano) dira aurtengo nobedade eta leku berriak egutegian. Italiak, Portugalek eta Bosnia-Herzegovinak beren lehiaketa izango dute aurten ere; finala, berriz, Bilbon izango da.

RED BULL CLIFF DIVING 2019, EGUTEGIA

Apirialk 13, El Nido, Palawan, Filipinas
Maiatzak 12, Dublin, Irlanda
Ekainak 2, Polignano a Mare, Italia
Ekainak 22, San Miguel, Azores, Portugal
Uztailak 14, Beirut, Líbano
Abuztuak 24, Mostar, Bosnia-Herzegovina
Irailak 14, Bilbo (finala)