Itxi

Beste kirolak

Gasherbrum I

Alex Txikonek, bigarren saiakeran ere, kale egin du

Erredakzioa

Haizeak tontorrik gabe utzi ditu eta Gasherbrum Ieko tontorra hor geldituko da neguko igoera baten zain.

Alex Txikonek ezin izan du, bigarren saiakeran, Gasherbrum Ieko gaina hartu. Lemoako mendizalearen eta bere espedizioaren helburua tontorra neguan egiten lehenengoak izatea zen.

Haizeak tontorrik gabe utzi ditu. Gailurrerantz atera dira, baina atzera egin behar izan dute. Dagoeneko kanpamendu basean dira eta Gasherbrum Ieko tontorra hor geldituko neguko igoera baten zain.