Itxi

Beste kirolak

EHF Kopa

Bera Berak garaipen handia lortu du multzoko liderren aurrean (32-26)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek aurrera egiteko aukerekin jarraitzen dute Nikobing talde danimarkarrak bere prtida 20na amaitu ostean.

1:03
Bera Berako jokalariak

Super Amara Bera Berak Prodavka Vegeta multzoko liderra mendean hartu du, eta EHF Kopan hurrengo fasera pasatzeko aukerekin jarraitzen dute, Nikobing talde danimarkarrak bere norgehiagoka berdindu ostean.

Donostiarrak kroaziarrak baino gehiago izan dira. Kanpotarrek lehen laurdenean bakarrik nagusitu dira, baina seina egin ostean, Bera Berak partidaren kontrola hartu du eta hortik aurrera gipuzkoarrak izan dira nagusi markagailuan.

Karsten argentinarraren partida bikaina, defentsa eta kontraerasoa izan dira Bera Beraren arma nagusiak. Kroaziarrek, berriz, besoak gehiegi erabili dituzte eta defentsan gogorregi aritu dira. Ondorioz, zazpi kaleratze izan dituzte.

Azken jardunaldiari begira, Bera Berak garaipena behar du eta Nikobingek berea galdu txapelketako hurrengo faserako pasea lortzeko.

Fitxa teknikoa

32.- Super Amara Bera Bera: Arruda (1), Arrojeria (4), Karsten (7), Menéndez, Etxeberria (5), Arderius (4, 1 penaltiz.), Gil (2), Teres (3), Cardoso (4, 3 penaltiz), Castellanos, Berasategi, Camejo, Sans (1), Azurmendi, Ezkurdia (1)

26.- Prodavka Vegeta: Ecimovic, Yezhykava Milosevic (1), Chigirinova (5, 3 penaltiz.), Milosalvjevic (4, 1 penaltiz), Holesova (6), Turk (2), Khneva (5), Debelic (3), Karlovkan, Dzono, Popovic, Tucanovic eta Risovic.

Markagailua: 2-2; 3-5; 6-6; 9-8; 11-10; 13-12 -atsedenaldia- 15-12; 17-15; 22-18; 24-19; 28-22; 32-26