Itxi

Beste kirolak

EHF Kopa

Bera Berak Europako ametsa zaildu du neurketa hasiera kaskar baten ondorioz (28-36)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek berriro galdu dute Nykobing Handboll talde danimarkarraren aurka eta aurrera egiteko lanak izango dituzte multzoen fasea amaitzeko bi jardunaldi falta direnean.

  • Bera Berako jokalariak, partidaren amaieran

    Bera Berako jokalariak, partidaren amaieran. Argazkia: ETB.

Super Amara Bera Berak ez ditu aurreikuspenak bere eta 28 eta 36 galdu du etxean Nykobing Handball danimarkarren aurka. Donostiarrak erdi lo aritu dira lehen laurdenean eta egoera hori erruz ordaindu dute gero.

Partida ez dute ondo hasi , hirugarren minutuan Cardoso golegilea galdu baitute. Epaileek jokalaria zigortu dute Nykobingeko atezainari baloia aurpegira nahita bota diola erabaki dutelako.

Gipuzkoarrak gero eta okerrago aritu dira eta entrenatzaileak etena eskatu behar izan du markagailuan 6 eta 13koa ikusi duenean. Ondoren etxekoen erreakzioa etorri da eta 13 eta 14 hurbildu dira.

Atsedenaldian, partidak irekita jarraitu du: 17-20.

Aldea bost goletan mantendu da bigarren zatiko minutu askotan, baina azken 10 minutuetan danimarkarren nagusitasuna argi eta garbi beratu da. Bigarren jardunaldian ia aukerarik gabe zeuden Nykobingeko jokalariak, sailkapeneko zuloan, baina Bera Beraren aurka lortutako bi garaipenei esker lau puntu dauzkate orain multzoen fasea amaitzeko bi neurketa geratzen direnean.

Bera Beraren egoerak, berriz, okerrera egin du danimarkarren aurkako bi porroten ondorioz.

Fitxa teknikoa:

28 - Super Amara Bera Bera: Arruda (1), Etxeberria (1), Arrojeria (5), Karsten (2), Camejo, Menéndez (5), Arderius (6), Gil (2), Teres (3), Cardoso, Berasategi, Sans (3), Azurmendi, Ezkurdia

36 - Nykobign Handball: Haupe, Houstheer (2), Ikeara (1), Kristiansen (6) Lagerquist (11), LIna Nielsen, Matiilda Niesen, Olsen (1) Pedersen (5), Sunami (2), Wallén (5), Westberg (3), Jakobsen.

Markagailua, bost minuturo: 0-4; 3-8; 6-13; 13-14; 13-17; 17-20 -atsedenaldia- 20-23; 21-26; 23-28; 25-31; 27-35; 28-36.