Beste kirolak
Tokio 2020
Japoniako Batzorde Olinpikoko presidenteari ustelkeria egotzi diote
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
'Le Monde' hedabideak argitaratu duenez, Takedak negoziazio ezkutuak egin omen ditu Afrikako herrialdeen bozkak lortu nahian, hauei dirua eskainiz.
-
Tsunekazu Takeda. Argazkia: EFE
Japoniako Batzorde Olinpikoko presidente den Tsunekazu Takedari ustelekeria egotzi diote Tokio 2020ko Olinpiar Jokoen hautagaitzaren harira.
"Le Monde" hedabideak adierazi duenez, epaitegi frantsesak eta Reaund Van Ruymbeke epaileak "ustelkeria aktiboa" egoezten diote presidenteari duela urte urtetik ikertzen diharduten susmoak argitu ostean.
Takedak negoziazio ezkutuak egin omen ditu Afrikako herrialdeen bozkak lortu nahian, hauei dirua eskainiz.