Itxi

Beste kirolak

Erronka txapeldunari

Ez da apusturik izango Vicenteren eta Atutxaren artean

eitb.eus

Aizkolari bizkaitarrak jakitera eman duenez, ez da Tolosako Kantabriko tabernara bertaratuko Iker Vicente nafarrak botatako erronka onartzeko.

  • Iker Vicente eta Aitzol Atutxa

    Iker Vicente eta Aitzol Atutxa. Artxiboko argazkia

Joan zen abenduaren amaieran Iker Vicente aizkolari nafarrak (Otsagabia) desafioa bota zion egungo txapelduna den Aitzol Atutxa bizkaitarrari (Dima). Izan ere, Vicentek Euskal Herriko azken txapelketako arantza kentzea du xede, bertan garaile izan zen Atutxaren atzetik geratu baitzen. Dimakoak bere bosgarren txapela jantzi zuen orduko hartan.

Bien arteko balizko apustuak ikusmin handia eragin du herri kiroletako zaleen artean. Aitzitik, ez da apusturik egongo, izan ere, Atutxak bere Twitter kontuaren bidez jakinarazi du larunbat honetan ez dela Tolosako Kantabriko tabernan izango. Vicentek bertan egin zion hitzordua erronkako baldintzak zehazte aldera.