Beste kirolak
Areto futbola
Osasuna Magnak Peñiscola izango du aurkari Espainiako Kopako final-laurdenetan
Erredakzioa
Nafarroako taldeak martxoaren 1ean jokatuko du final-laurdenetako neurketa, 19:00etan. Espainiako Kopako azken fasea Valentzian jokatuko da otsailaren 28a martxoaren 3a bitartean.
-
Areto futboleko Espainiako Kopako azken faseko kanporaketak. Argazkia: LNFS
Osasuna Magna taldeak Peñiscola RehabMedic izango du aurkari areto futboleko 2019ko Espainiako Kopako final-laurdenetan. Txapelketa honetako azken fasea Valentzian jokatuko da otsailaren 28a eta martxoaren 3a bitartean.
Astearte honetan egin da areto futboleko XXX. Espainiako Kopako azken fasearen zozketa, eta hauek dira kanporaketak: Movistar Inter-Palma Futsal, ElPozo Murcia-Levante UD FS, Peñiscola RehabMedic-CA Osasuna Magna eta Barça Lassa-Jaen Paraiso Interior.
Jaen Paraiso Interior da titulua defendatuko duen taldea, 2018ko Espainiako Kopa irabazi baitzuen, finalean Movistar Inetr gaindituta WiZink Center pabilioian (Madril).
2019ko ESPAINIAKO KOPAKO AZKE FASEA:
Final-laurdenak:
Osteguna, otsailak 28:
Movistar Inter - Palma Futsal (19:00etan)
ElPozo Murcia - Levante UD FS (21:15ean)
Ostirala, martxoak 1:
Peñiscola RehabMedic - CA Osasuna Magna (19:00etan)
Barça Lassa - Jaen Paraiso Interior (21:15ean)
Semifinales:
Larunbata, martxoak 2: 17:00etan eta 19:15ean.
Finala:
Igandea, martxoak 3: 17.00etan.