Beste kirolak
Eskubaloia
Bera Berak EHF Kopako multzoen faserako sailkapena lortu du
eitb.eus
Talde gipuzkoarrak 22-23 galdu du Dunaujvarosi taldearen aurka, atariko hirugarren kanporaketako itzuliko partida, baina joanekoa 18-26 irabazi zuenez, sailkatuta dago.
Super Amara Bera Berak EHF Kopa jokatuko du. Talde gipuzkoarrak sailkapena lortu du, igande honetan Dunaujvarosi taldearen aurka atariko hirugarren kanporaketako itzuliko partida galdu duen arren (22-23). Joaneko neurketa 18-26 irabazi zuten gipuzkoarrek.
Lehen zatia oso parekatua izan da. Bi taldeak neurketa lehiatua jokatu dute, eta berdinketak orokorrak izan dira. Hala ere, atsedenaldira gol bateko abantailarekin iristea lortu du Bera Berak (11-10).
Bigarren zatiari ondo ekin dio etxeko taldeak eta bi goleko abantaila hartu du. Dunauj-Varosek, ordea, azkar erantzun eta neurketa berdintzea lortu du. Gainera, bisitariek aurretik jartzea lortu dute (17-18), baina Bera Berak ez du sustorik nahi izan, eta, garaiz erantzun du, aurkariari ihes egiten utzi gabe. Amaieran, Dunauj-Varos taldeak lortu du garaipena (22-23), baina sailkapenak ez dio ihes egin Bera Berari.
Fitxa teknikoa:
22- Super Amara Bera Bera: Castellanos, Da Silva (2), Arderius (5), Berasategi, Camejo (1), Cardoso (4, 1 pen.), Karsten (2), Sans (1), Zugarrondo (o.a. gol 1) Arrojeria (5), Menendez, Ezkurdia, Teres (1), De Arruda.
23- Dunaujvarosi: Jovoni, Sirian (5), Dombi, Mihaly Szsalai (3), Gyorgy (1), Csapo, Grosch (2), Luca, Klujber, Nick, Kazai (1), Szekerczes (8, 3 de pen.), Cifra (1), Molnar, Ferenczy (2).
Epaileak: Daniel eta Roberto Accoto (Portugal). Karsten, Arderius, Sans (2), Szalay, Ferenczy, Grosch, eta Nick kanporatu dituzte.
Markagailua 5 minuturo: 1-1; 2-2; 4-5; 6-7; 9-8; 11-10-atsedenaldia- 14-12; 16-14; 16-17; 19-18; 20-20; 22-23.