Itxi

Beste kirolak

Abenduaren 15ean

Jon Fernandezen hurrengo borroka, Ponferradan

Agentziak | Erredakzioa

Irailaren 21ean O'Shaquie Foster boxeolariaren kontra galdu eta gero, ez du borrokarik egin. Michel Marcano izango du aurrean bizkaitarrak.

  • Jon Fernandez eta Foster.

    Jon Fernandez eta Foster.

Jon Fernandez boxeolari bizkaitarra abenduaren 15ean bueltatuko da berriro ringetara, Ponferradan.

Michel Marcano izango du aurrean. Venezuelako boxeolariak 28 urte ditu, eta 17 garaipeneko txartelarekin helduko da; horietako 14, gainera, KO bidez irabazi ditu. Bizkaitarrak, berriz, 16 garaipen ditu, horietako 14 KO bidez irabazitakoak. Borrokak zortzi round izango ditu.

Jon Fernandezek ez du borrokarik egin irailaren 21ean AEBn O'Shaquie Foster boxeolariaren kontra galdu zuenetik.