Itxi

Beste kirolak

40-20

Bera Berak aise irabazi dio Jomi Salernori eta EHF Kopako 3. kanporaketa jokatuko du

Erredakzioa

Super Amara Bera Berak 40-20 irabazi dio talde italiarrari. Ondorioz, azaroaren 10ean ekingo dio multzoen fasera sailkatzeko azken kanporaketari.

  • Bera Bera - Jomi Salerno (40-20). Argazkia: Bera Bera

    Bera Bera - Jomi Salerno (40-20). Argazkia: Bera Bera

Super Amara Bera Berak aise irabazi dio Jomi Salernori (40-20) Txapeldunen Ligara sailkatzeko txartela lortu ez zuten taldeen arteko norgehiagoka. Ondorioz, EHF Kopako hirugarren kanporaketa jokatuko du, azaroaren 10ean eta 17an.

Txapeldunen Ligara sailkatzeko aukera gabe geratu zen Bera Bera, Bietigheimen aurka (33-27) galduta. Hala ere, igande honetan, jaun eta jabe izan dira Jomi Salernoren aurka. Lehen zatian ia erabakita utzi dute neurketa, 17-8ko emaitza lortuta. Bigarren zatian ez da neurketaren gidoia aldatu, eta aise nagusitu da talde gipuzkoarra. Hamar gol sartu dituen Da Silva eta Karsten izan dira jokalari aipagarrienak.