Beste kirolak
Wimbledon 2018
Muguruzak agur esan dio Wimbledoni bigarren txandan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ezin izango du errepikatu 2017an txapelketa berean lortu zuen garaipena.
-
Garbiñe Muguruza, etsita norgehiagoka une batean. Argazkia: EFE
Garbiñe Muguruzak ezin izango du Wimbledonen bigarren urtez jarraian irabazi, galdu egin baitu ostegun honetan Alison van Uytvanck belgikarraren aurka 5-7, 6-2 eta 6-1eko emaitzarekin. Uytvanckek 24 urte ditu, eta 47. tokian dago sailkatuta munduko sailkapenean.
Muguruzak ez dio gaizki ekin partidari, lehen seta berarentzat izan baita, nahiz eta asko sufritu duen hura lortzeko (4-2 joan da azpitik). Hortik aurrera, baina, bere jokoa ezerezen geratu da Belgikakoak azaldu duen joko sendoaren aurrean.
Wimbledonekoa Muguruzak eta Uytvanckek elkarren artean jokatu duten bigarren lehia izan da. Aurrekoa 2014an izan zen, Florianapolisen (Brasilen), eta orduko hartan Muguruza gailendu zen.
All England Clubeko bigarren pistan jokatutako norgehiagokan, Vilvoorde hirian jaiotako belgikarrak lehen aldiz azpiratu du munduko sailkapeneko hamar onenen artean kokatu dagoen tenislari bat. Gaurko garaipenaren ostean, Anett Kontaveit (28) estoniarra izango da Uytvanckek kanporatu beharreko hurrengo aurkaria.