Itxi

Beste kirolak

Txapeldunen Liga

SG BBM Bietigheim, Bera Beraren lehen aurkaria atariko fasean

Erredakzioa

Super Amara Bera Berak talde alemaniarraren aurka jokatuko du Txapeldunen Ligako atariko faseko finalerdia. Lehen multzoko beste finalerdia Jomi Saleronok eta Perla Lublinek jokatuko dute.

  • Bera Bera. Argazkia: EFE

    Super Amara Bra Bera. Argazkia: EFE

Super Amara Bera Berak Alemaniako txapeldunordea den SG BBM Bietigheim taldea izango du aurkari eskubaloiko Txapeldunen Ligako sailkatze faseko finalerdian. Irailaren 7tik 9ra bitartean jokatuko da. Zozketa asteazken honetan egin da Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) Vienan (Austria) duen egoitzan.

Gipuzkoarrei lehen multzoa egokitu zaie. SG BBM Bietigheim taldeko izar nagusiak Schulze eta Müller dira, baina bi jokalari horiez gain, Herbehereetako selekzioan jokatzen duten Rozemalen, Smeets, Malestein eta Wester (atezaina) ditu taldean, baita Danimarkako Woller eta Poloniako Kudlacz-Glo jokalariak. Talde indartsua izan du aurrean Bera Berak.

Jomi Salerno Italiako txapeldunak eta MKS Perla Lublin Poloniako txapeldunak osatu dute multzoa, eta bi horiek jokatuko dute lehen multzoko beste finalerdia. Finalerdiak irabazten dituzten taldeek Txapeldunen Ligako multzoen fasera sailkatzeko aukera izango dute jokoan, finalean. Galtzaileek urrian jokatuko den EHF Cup txapelketako bigarren kanporaketa saihestuko dute.

Azkenik, atariko fasea antolatzeko lehentasuna eman diote Super Amara Bera Berari zozketan, eta klubak datozen egunetan hartuko du horri buruzko erabakia.