Itxi

Beste kirolak

Espainiako 350 entrenatzailek

'Galgo Operazioa' azken hariraino eramateko eskatu dute

Erredakzioa

Atletismoan eta kirolan, orokorrean, "dopina errotik kendu" behar dela adierazi dute ohar baten bidez.

Kirol garbiaren alde! lelopean Galgo Operazioa azken hariraino eramateko eskatu dute Espainiako 350 entrenatzailek ohar batean. "Dopina errotik kentzea" da helburua, atletismoan eta kirolan, orokorrean.

Dopinaren aurka hartutako ekimen guztien alde (legal zein federatiboak) agertu dira. Entrenatzaileek, "amateurrak orokorrean", legea betetzea ezinbestekoa dela gogoarazi eta, dopina gabe, maila altua lortzea posible dela azpimarratu dute.